| Zentsura salatzen zuten pankartak kendu dituzte |
|
|
|
| Errepresioa |
|
Ezker abertzaleak Otsailak 13rako deituta duen manifestaziorako deialdia egiten duten pankartak apurtuta agertu dira.Kaleko puntu desberdinetan jarri ziren pankarta hauek ; bariantean jarritakoa eta Hartzubiko rotondakoa kenduta agertu dira, Landetako rotondakoa berriz,lurrera botata eta labanaz zulatua, eta Frontoi Txiki parean zintzilakatuta zegoena berriz labanaz moztua.
Pankarta hauek berauek jartzen ari ziren hiru gazte identifikatu zituen Ertzaintzak eta gusto txarrez beruek jartzeko eskubidea zutela onartu zieten arren, goizean denak kenduta azaldu dira. Kasualitatea ote? Uniformatu-inkontrolatuen "hazaña" ote da bart gauekoa? Gure ustez, guzti honek PNVren zentsura politikoari erantzuten dio. Azken urte honetan hau izan baita bere praktika politikoa eta edozein kritikaren aurrean erakutsi duen bere benetako aurpegia. Ohikoa da azkenaldian Udaletxeko langileak ere lan zikin hau egiten ikustea. Goiz horretan bertan bertan, kalean jarritako kartelak kentzen ibili dira eta Txarrantxa ondoko kristalean dauden presoen argazkiak borratzen ibili dira ere espatularekin. Salagarria iruditzen zaigu benetan azkenaldian PNV egiten ari den Udal langileen erabilera makurra. Honen aurrean, berretsi egiten dugu arrazoi gehiagoz gainera, Otsailak 13rako deialdia. Inoiz baino ozenago PNVren zentsurari aurre egin! |

















