Atalak

  • Sarrera
  • Herrigintza
  • Gazteria
  • Errepresioa
  • Udalgintza
  • Preso eta iheslariak

Multimedia

  • Bideoak

Aldizkaria PDF

uztaila2010

Hedabideak

Jaiak eta aldarrikapenak uztartuz saninazioetan parte hartzeko deia egin du ezker abertzaleak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Herrigintza
prentsaurrekoa
Herriko festen atarian aurkitzen gara, Saninazioak ate joka ditugu dagoeneko. Azken asteotan nabari da herrian mugimendua. Norbanako eta talde ugari murgildu da burubelarri herriko festak antolatzen, festa herrikoiago, euskaldunago, parekideago eta parte hartzaileagoak antolatu nahian. Lan eta mugimendu guzti horri esker, arrakasta zihurtatua dago aurtengo saninazioetan ere. Zorionak beraz, saninazio herrikoien alde musutruk lanean diaharduzuen herritar guztioi!

Urteetako lana eta borrokari esker gaur egun Azpeitian beste Saninazio batzuez gozatzeko aukera daukagu. Herritarrek egindako lana eta botatako izerdiari esker 1000 laguneko herri bazkaria, jokuak, kontzertuak, umeentzako jolasak, bakailau txapelketa, kantu poteoa, txozna gunea… aurkitzen dira herriko festen barnean.

PNV beste behin ere saiatu da herritarren parte hartzea oztopatzen. Jai herrikoien bideari oztopoak eta trabak ipintzea izan da PNVren jarrera. Zer gertatzen da Ezker Abertzaleak udal gobernuan egon zenean indartu zuen Festa Mahaiarekin? PNVk udal gobernutik mahai honi bitartekoak ipini beharrean oztopatu eta usteltzea izan da bere helburua. Urteetan egindako lanari esker ordea,  herriko jaiak aldatzen ari dira, eta alferrik dira PNVren oztopoak. Ezinezkoa izango zaio PNVri herritarren jaiak baztertzea. Ezinezkoa izango zaio beste festa eredu bat posible dela ezkutatzea.

Bestalde saninazioen atarian, ezker abertzaleak kezka agertu nahi du festa eremua poliziaz betetzeak izan ditzakeen ondorio larrien inguruan. Rodolfo Aresek aldarrikapen desberdinen ehizarako sortutako Ertzaintzaren brigada berezia istiluak sortzen ari da Euskal Herriko jai gune desberdinetan. Eta testuinguru honetan, Gasteizko gobernua eskuratu zuen agintari antidemokratikoarekin batera paseatu nahi dituzte PNVko agintariek azpeitiko kaleak. Festa Mahaian eragile desberdinek behin eta berriz Loiolatik plazara ez itzultzeko eskatu arren, Patxi Lopez herriko plazan hartzea izan da PNVren hautua. Ez dute ba pentsatuko herritarrek txaloka hartuko dituztenik? Noski ezetz! Herritarrok aukeratu ez dugun lehendakaria ez da ongi etorria azpeitian. Eta herritarrek eskubide osoa dute horrela adierazteko, txistua joz eta protesta baketsua eginez. Beraz ezker abertzaletik, Udal gobernuari eskatu nahi diogu arduraz jokatu eta neurriak hartu ditzala iaz Ertzaintzak sortutako istiluak errepika ez daitezen.

Azkenik, erbestean edota Frantzia nahiz Espainiako espetxeetan bahituta dauzkaten herritarrak gogoan. Jaiak eta aldarrikapenak uztartuz, saninazioetan parte hartuz gozatzeko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei. Ondo pasau saninaziyuek!

Azpeitiko Ezker Abertzalea
 

Bideoak

Jarioak

  • Aitor Bezares: "Tenemos la intención de llevar este proceso hasta el final"
  • Dulantzi: "Ikurriña bai! Espainola ez!"
  • Nafarroan aldaketarako Dekalogoa aurkeztu dute Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak
  • Izquierda Abertzale y EA presentan el "Decálogo para el Cambio en Nafarroa"
  • Altsasu: Rueda de prensa de Izquierda Abertzale, EA y Aralar en defensa de Udalbiltza
firefox

Lotura interesgarriak

Creative Commons LicenseAzpeitia Eginezek CC-BY-SA-3.0 lizentzia du.