Atalak

  • Sarrera
  • Herrigintza
  • Gazteria
  • Errepresioa
  • Udalgintza
  • Preso eta iheslariak

Multimedia

  • Bideoak

Aldizkaria PDF

uztaila2010

Hedabideak

Arau ordezkatzaileen epaiaren balorazioa egin du ezker abertzaleak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Udalgintza

2007ko apirilean onartu ziren Azpeitiko arau ordezkatzaileak EAJ-PNVren onarpenarekin. Dokumentu hau ordea gaizki egina dago planteatzen diren proiektuen ikerketa ekonomiko eta finantzazkoa egin gabe dituelako eta halaxe ebatzi du orain egun gutxi Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Horren harira, hainbat hausnarketa helarazi nahi ditu Azpeitiko Ezker Abertzaleak.

* Epai honek behin eta berriro esaten ibili garena berretsi du. 2006an egindako Etxebeltz-Izarra, alde zaharra eta Soreasuko modifikazio puntualaren inguruan 2008an kaleratu zuen epaia EAEko Auzitegi Nagusiak. Bertan ikerketa ekonomiko eta finantzazkoa egin gabe izateagatik baliogabe utzi zituen hiru eremu hauetako proiektuak. 2007an onartutako herri osoko arau ordezkatzaieek ere arazo berdina zuten eta hauek ere errekurrituta zaudela ikusita Arauak berriro tramitatu behar zirela planteatu genuen. Horrela, eta EAJ-PNVren erresistentzia asko gainditu eta gero Ezker Abertzalea, EA eta Aralaren bozkekin arau berriak (plan orokorra) tramitatzea onartu genuen 2009ko Uztailean etor zitekeena aurreikusiz. Aurreikuspena bete da eta arauak baliogabe utzi ditu epaitegiak.

* Plan orokor berria egitea onartu genuen bizi dugun egoera juridiko zoro hau gainditu ahal izateko. Tramite errazak eta partxeoak albo batera utzita irtenbide seguruena egitea erabaki genuen. Hasieratik bukaeraraino arauak berriro tramitatzea ikerketa ekonomiko eta finantzazko txostena txertatuz, legeak agintzen duen moduan. Eta eskerrak bide hori egitea onartu zuen udalak, bestela intseguritatez betetako egoera batetan aurkituko ginateke gaur egun. Izan ere Plan orokor berriaren tramitazioa amaitzen dugunean amaituko da Udala eta herria bizitzen ari den egoera legal larria.

* Azkar egin behar da ordea Plan Orokor berria. Berriki esan dugun moduan mantxo doa eztabaida Udalean. Epai honen ondorioz, Plan Orokorra behin betiko onartu bitartean aukera bakarra du Udalak baliogabetzea (ikaragarrizko ondorio ekonomikoak ekarriko lituzkena) indarrean ez jartzeko: Auzitegi Gorenera Kasazio errekurtsoa jartzea. Errekurtso hau tramitatzea onartuko balu Auzitegi Gorenak hiru bat urte irabaziko lituzke Udalak, epaia irmoa izan arte baliogabetzea ez delako indarrean sartzen. Baina posible da Auzitegi Gorenak ez onartzea tramitera Udalaren errekurtsoa. Hori gertatzen bada baliogabetzeko epaia irmoa izango da eta Udalak arazo legal eta ekonomiko larrien aurrean aurkitu daiteke. Kasazio errekurtso tramitera onartzen duen ala ez jakiteko sei hilabete inguru igarotzen dira, beraz denbora askorik ez dago aurretik. Seguruena Plan Orokorra ahal den azkarren (tramite guztiak egoki betez noski) egitea da. Presa izatea ez da gure kapritxo bat, arazo larri baten aurrean erantzunkizunez jokatzea baizik.

* Arazo legal honen atzean errekurtsoak jartzen ibili dena Leku-Eder promotora da. Hain zuzen Izarraizpe eremua (esklabak ingurua) ekipamendu bezala mantendu duelako Udalak eta horrela bere lurretan etxebizitzak eraikitzeko aukerarik ez zaiolako eman. Testuinguru honetan batzuk (PNVko junta eta EAk) arazo hauei irtenbide bat topatzeko beste bide bat jorratzea erabaki dute. Horrela, Leku-Eder promotorarekin negoziatzen ari dira Izarraizpe eremuaren kalifikazio aldaketa onartuz, akordio batetara iristen badira Leku-Ederek errekurtsoa erretiratu egingo duela kontutan hartuta. Berdina gertatzen da Azauntzako etxeen arazoarekin eta beraz guztiak gustora gelditzeko moduko akordioa egin asmo dute. Eta galdera da, beharrezkoa da Izarraizpe eremuaren kalifikazio aldaketa burutzea Udalak arazo honi irtenbidea emateko? Argi eta garbi, ez.

* Epaiak esaten duen moduan, Leku-Eder promotorak adierazitako arrazoi guztien artean bakarra onartzen dio Auzitegi Nagusiak, ikerketa ekonomiko-finantzazkoa ez egitea. Edukian sartuz, Udalak zergatik onartu beharko lukeen etxebizitzetarako erabilera arrazoitzeko azaltzen dituen argudio guztiak banan bana atzera botatzen dizkio Auzitegiak. Auzitegiak dioenez, beste arrazoi batzuen artean Amue inguruko Corrugados Azpeitiaren labearen leku aldatzeak aukera berriak irekitzen dizkio Azpeitiko Udalari eta beraz askatasuna ematen dio herria norantz eta zenbat hasi nahi duen erabakitzeko etxebizitza berriei dagokionean. Beraz garbi dago, Udalak, herritarren hitza kontutan hartuz, berak bakarrik eta burujabe izanda hartu behar du hartu beharreko erabakia, inolako presio eta txantaiarik onartu gabe. Eta horretarako formula legal garbia du, Plan Orokorraren bitartez.

* Plan Orokorra aurrerapen fasean dago gaur egun. Etxebizitza berrien bilakaera eremuen inguruko alternatiba desberdinak mahai gainean daude. Ezker Abertzaleak bere proposamena egin du honi dagokionez. Ez da beharrezkoa ladreilu politikan oinarritutako Plan Orokor bat egitea. Alegia, ez da beharrezkoa Corrugados-eko eremua ( 8 hektarea) hor egonik, Loiolabide guztia etxez betetzea.

 

Ezker abertzalea uztailaren 22an

 

 

Bideoak

Jarioak

  • Aitor Bezares: "Tenemos la intención de llevar este proceso hasta el final"
  • Dulantzi: "Ikurriña bai! Espainola ez!"
  • Nafarroan aldaketarako Dekalogoa aurkeztu dute Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak
  • Izquierda Abertzale y EA presentan el "Decálogo para el Cambio en Nafarroa"
  • Altsasu: Rueda de prensa de Izquierda Abertzale, EA y Aralar en defensa de Udalbiltza
firefox

Lotura interesgarriak

Creative Commons LicenseAzpeitia Eginezek CC-BY-SA-3.0 lizentzia du.