| Olatz, Soto del Realen espetxeratzeko agindua eman dute Espainiako Entzutegi Nazionalean |
|
|
|
| Gazteria |
|
Olatz Izagirre, astelehenean, Espainiaratu zuten eta asteartean, pasatu zen epailearen aurretik. Ekainaren 15ean onartu zuen Paueko auzitegiak Olatz Izagirreren aurkako euroagindua. Orain dela hilabete inguru eraman zuten lehen aldiz epailearen aurrera, baina orduan erabakia atzeratu egin zuten Paueko Auzitegian, epaia emateko datu gehiago behar zituztela argudiatuta. Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun. Iazko azaroan Segi erakundearen kontra egindako polizia operazioaz geroztik , Donibane-Lohitzunen bizi zen Olatz Izagirre iheslari politiko gisa.
|

















