Atalak

  • Sarrera
  • Herrigintza
  • Gazteria
  • Errepresioa
  • Udalgintza
  • Preso eta iheslariak

Multimedia

  • Bideoak

Aldizkaria PDF

uztaila2010

Hedabideak

Hogei gazte kuadrilek hartu dute parte euskal preso politikoen eskubideen aldeko baraualdietan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Preso eta iheslariak

Iazko abenduan hasita, astebururo presoen "eskubideen urraketa eta egoera latza" salatu dute gazte taldeek

Gazte Koadrilen baraualdiak

Euskal preso politikoen aurkako eskubide urraketaz eta bizi duten egoera latzaz kezkatuta, pasa den urteko abenduan astebururoko baraualdiari hasiera eman genion Azpeitiko hainbat gazte koadrilek.

20 asteburu, 20 koadrila, ehundik gora gazte, ekimenez, salaketaz eta aldarrikapenez jositako ekimen iraunkorra bultzatzen. Espainiako eta Frantziako espetxeetan ezarri diren muturreko egoerak salatu dira: larriki gaixo diren presoak espetxean mantentzea, ezarritako espetxe zigorra amaitua duten presoak kartzeletan bahituta izatea eta Euskal Herritik ehundaka kilometrotara sakabanatzea. Dagozkien eskubideen jabe izatea aldarrikatu dugu eta aldarrikatzen jarraituko dugu.

Herritarrok borrkan dihardugun bitartean, barruan daudenek ere borrokan dihardute. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren borrokaldiari jarraipena emanez, hainbat presok hartu dute lekukoa ekainean. Jabi Agirre preso politiko azpeitiarra ere horien artean aurkitzen da hilabete honetan, aste honetan txapeoan dagoelarik. Animoak eta besarkada beroena bidaltzen dizkiogu Jabiri borroka garai hauetan. Gazteok ere saiatuko gara barruko borrokaren ispilu izaten kalean. Guztiok norabide berean, dagozkien eskubideak lortu arte!

Abenduan abiatu genuen baraualdi ekimenari amaiera ematen diogu, baina elkartasunari eta aldarrikapen oihuei ez. Baraualdiari jarraituz, Azpeitiko gazte guztiei dei egiten diegu, hileko azken ostiraletan egiten den maindire ilaran parte hartzeko. Hil honetako maindire ilara ekainaren 25ean arratsaldeko 19:00etan izango da bariantean. Parada egokia gazte indarraz elkartasuna bikoizteko.

Amaitzeko, besardaka iraultzaile bana gazte mugimenduan eta herri mugimenduan lan eskerga egin duten Olatz Izagirreri eta Josu Urbieta POW-ri. Olatz aste honetan espainiaratua izango da Frantziako espetxetik euroagindu bidez. Pow berriz, La Santeko espetxean sartu berria dute. Animo Olatz eta Pow, Azpeitiko gazteriye zuekin zeon/k!

 

Bideoak

Jarioak

  • Aitor Bezares: "Tenemos la intención de llevar este proceso hasta el final"
  • Dulantzi: "Ikurriña bai! Espainola ez!"
  • Nafarroan aldaketarako Dekalogoa aurkeztu dute Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak
  • Izquierda Abertzale y EA presentan el "Decálogo para el Cambio en Nafarroa"
  • Altsasu: Rueda de prensa de Izquierda Abertzale, EA y Aralar en defensa de Udalbiltza
firefox

Lotura interesgarriak

Creative Commons LicenseAzpeitia Eginezek CC-BY-SA-3.0 lizentzia du.